2018(e)ko otsailaren 2(a), ostirala

BISITARIAK GELAN

Egun on zuri guztioi.

Jakingo duzuen bezala, "Ameriketara joan nintzen" eta "El mundo a  nuestro alrededor" lantzen ari gara. Hau dela eta, herrian dagoen errealitatea hurbiletik ikusteko aukera paregabe izan dugu eta  aste hontan, lehenengo bisitariak izan ditugu gelan: Isabel (Ainhoa Rekarten ama) eta Isabel( Alain Azkuen etxean dagoen langilea). Batetik, Ainhoan aman eskutik Bolivia ezagutzeko aukera izan dugu eta bestetik, Isabelen eskutik Errepublika Dominikarra.

Eskerrik asko biei gelara hurbiltzeagatik. Gracias

MONTERO(BOLIVIA)



LA ISABELA(PUERTO PLATA)







2018(e)ko urtarrilaren 17(a), asteazkena

KARNABALAK 2018


Kaixo guztiei. 


Aurten, Altsasuko inauteriak ospatuko ditugu. Laugarren mailako ume guztiak “JUAN TRANPOSOz” mozorrotuko gara. Hemen jarri dizuegu gure jantziaren irudia.

JANTZIAK:
•         Lastozko kapela, kolore batekoa.
•         Galtzak eta kasaka, saku oihalezkoa. (Eskolan emango zaiena,) ***
•         Aurpegia estaltzeko oihal erdi gardena, “beis” kolorekoa..
•         Abarkak eta galtzerdiak.
•      Mahuka luzeko kamiseta edo polo  beltza.