2018(e)ko urtarrilaren 17(a), asteazkena

KARNABALAK 2018


Kaixo guztiei. 


Aurten, Altsasuko inauteriak ospatuko ditugu. Laugarren mailako ume guztiak “JUAN TRANPOSOz” mozorrotuko gara. Hemen jarri dizuegu gure jantziaren irudia.

JANTZIAK:
•         Lastozko kapela, kolore batekoa.
•         Galtzak eta kasaka, saku oihalezkoa. (Eskolan emango zaiena,) ***
•         Aurpegia estaltzeko oihal erdi gardena, “beis” kolorekoa..
•         Abarkak eta galtzerdiak.
•      Mahuka luzeko kamiseta edo polo  beltza.