2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

GABONAK

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREKIN ATERATAKO ARGAZKIA.




Beno kuadrila, 2015 urtea bukatzear dago eta 2016a hastear.




Ondo pasau gabonetan, opari asko jaso eta kontuz turroiarekin.


              







Ole OLENTZERO!! Ole  OLENTZERO!!








Urtarrilaren 7an ikusiko gara berriz





ERDI AROA, erakusketa

Kaixo lagunok:
Erdi Aroaren gaiari bukaera emateko, erakusketa bat antolatu dugu. 
Bertan guk egindako eskulanak, idatzizko lanak, txoko zuria, ... erakutsi dizkiegu eskolako txikiei.
Oso txintxo eta adi egon dira gure azalpenak entzuten eta asko gustatu zaizkie gure lanak.
Hona hemen argazki batzuk:

- Dragoiak azalpenak ematen eta 4 urteko gonbidatuen aurrean





- Zezenak  azalpenak  ematen  eta 5 urtekoak gonbidatuak


- Txakurrak  azalpenak ematen eta 3 urtekoak gonbidatuak




- Tximeletak azalpenak ematen eta 1.mailakoak gonbidatuak








ESKERRIK  ASKO  GUZTIOI  ETORTZEAGATIK!













2015(e)ko azaroaren 28(a), larunbata

KONTSUMO TAILERRAK

Kaixo:

Oraingoan, astean zehar izan ditugun kontsumo tailerren berri ematera gatoz.

Asteazkenean JOLASAK ETA JOSTAILUAK landu genituen eta denon artean jolas kooperatibo bat eraiki genuen. Antzarraren jolasaren antza du eta froga desberdinak egin behar dira aurrera joateko.
Primeran pasatu genuen:








Ostegunean berriz,LITXARRERIEI buruzko ikastaroa izan genuen eta goxoki naturalak nola egin ikasi genuen besteak beste.




Denon artean  goxokiak egin genituen, batzuk naturalak zukuekin eta beste batzuk lantegietan bezalaxe, artifizialak.



 




















TURISMO BULEGOA

Dakizuen bezala, azaroaren 20an turismo bulegora irteera egin genuen. Bertako Edurnek Oñatiko txoko desberdinak erakutsi zizkigun eta oso gustora egon ginen.
Zelako zortea dugun Oñati bezalako herri batean bizitzeaz!!

Lehenengo turismo bulegoan dagoen antzinako errota erakutsi zigun Edurnek:





Gero Unibertsitatera joan ginen eta gauza dexente ikasi genituen: Rodrigo Mercado de Zuazola apezpikuak sortu zuela 1542 urte inguruan, arkitekto eta hargin frantsez batek ere hartu zuela parte eraikuntzan, gargola bereziak dituela, Herkules pertsonai mitologikoa askotan agertzen dela, ... Ikusi ikusi:











 Rodrigo Mercado de Zuazolaren armarria.




Unibertsitatetik  hamarretakoa egitera joan ginen:






Gero Oñatiko Parrokia ikustera joan ginen.

Bertan Pedro de Gebararen alabastrozko hilobi ikusgarria erakutsi ziguten:






Rodrigo Merkado de Zuazolak Pietatearen kaperan (altareta begira ezkerretara) eraikitako mausoleoa ere ikusi genuen:




Baita klaustro eder eta berezia ere, errekak zeharkatzen duen bakarretakoa bait da.




Ondoren, Kale Barrian gora joan ginen herriko fatxada desberdinetan dauden armarriak ikusiaz, Santa Marinako enparantzara iritsi arte.
Edurnek esan zigunez, berau izan zen Oñatiko lehendabiziko enparantza nagusia. Horrela adierazten dute gainera bertatik ateratzen diren zazpi kaleek.



Eskerrik asko Turismo Bulegoko Edurneri emandako azalpen guztiengatik.