Oraingoan, astean zehar izan ditugun kontsumo tailerren berri ematera gatoz.
Asteazkenean JOLASAK ETA JOSTAILUAK landu genituen eta denon artean jolas kooperatibo bat eraiki genuen. Antzarraren jolasaren antza du eta froga desberdinak egin behar dira aurrera joateko.
Primeran pasatu genuen:
Ostegunean berriz,LITXARRERIEI buruzko ikastaroa izan genuen eta goxoki naturalak nola egin ikasi genuen besteak beste.
Denon artean goxokiak egin genituen, batzuk naturalak zukuekin eta beste batzuk lantegietan bezalaxe, artifizialak.















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina