Dakizuen bezala, azaroaren 20an turismo bulegora irteera egin genuen. Bertako Edurnek Oñatiko txoko desberdinak erakutsi zizkigun eta oso gustora egon ginen.
Zelako zortea dugun Oñati bezalako herri batean bizitzeaz!!
Lehenengo turismo bulegoan dagoen antzinako errota erakutsi zigun Edurnek:
Gero Unibertsitatera joan ginen eta gauza dexente ikasi genituen: Rodrigo Mercado de Zuazola apezpikuak sortu zuela 1542 urte inguruan, arkitekto eta hargin frantsez batek ere hartu zuela parte eraikuntzan, gargola bereziak dituela, Herkules pertsonai mitologikoa askotan agertzen dela, ... Ikusi ikusi:
Rodrigo Mercado de Zuazolaren armarria.
Unibertsitatetik hamarretakoa egitera joan ginen:
Gero Oñatiko Parrokia ikustera joan ginen.
Bertan Pedro de Gebararen alabastrozko hilobi ikusgarria erakutsi ziguten:
Rodrigo Merkado de Zuazolak Pietatearen kaperan (altareta begira ezkerretara) eraikitako mausoleoa ere ikusi genuen:
Baita klaustro eder eta berezia ere, errekak zeharkatzen duen bakarretakoa bait da.
Ondoren, Kale Barrian gora joan ginen herriko fatxada desberdinetan dauden armarriak ikusiaz, Santa Marinako enparantzara iritsi arte.
Edurnek esan zigunez, berau izan zen Oñatiko lehendabiziko enparantza nagusia. Horrela adierazten dute gainera bertatik ateratzen diren zazpi kaleek.
Eskerrik asko Turismo Bulegoko Edurneri emandako azalpen guztiengatik.